Helbide-bus


Irudian ikusten dira helbide-, datu- eta kontrol-busak PUZetik memoriara eta sarrera irteerara doazenak

Helbide-busa mikroprozesadorearen kanal bat da, datuen memoriako helbidea adierazteko erabiltzen dena. Eta erabat independentea datu-busarekin.

Helbide-busa helbide bat ezartzeko beharrezkoa den lerro elektrikoen multzoa da. Helbideratu ahal den memoria-espazioa helbide-busa osatzen duten bit-kopuruaren araberakoa da, 2n izanik n lerrorekin helbidera daitekeen memoriaren tamaina maximoa. Adibidez, 256 byte-ko memoria bat helbideratzeko, beharrezkoak dira gutxienez zortzi lerro, 28 = 256. Gainera kontrol-lerro batzuk beharrezkoak izan ahal dira helbidea busean dagoela adierazteko. Hori busaren diseinuaren mendeko da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search